86 egun

Txutxumutxuen eztanda edonon
Jendea urduri, gerra ote?
86 egun aidean, eta atea ireki ezinik.
Antza gaitza edozeinen esku
eta nire erraietan bada?
Bada aulki bat dudala,
baina ez dut bakardadean hil nahi.
86 egun aidean, eta atea ireki ezinik.
Nire zaintzaileak urduri dira;
egunetik egunera urduri.
Eta orain, orain haserre.
Honatx barealdiaren osteko ekaitza.
Ez dut ezer gutxi ulertzen
baina ni berdin jarraitzen dut, salduta.
Bada aulki bat dudala,
baina ez dut bakardadean hil nahi.
86 egun aidean, eta atea ireki ezinik.
Gaur kaleak
istiluaren zuloan daude.
Denak zoratzen;
eta gorenak ardura eskatuz.
Ardura, berriz, inon ere.
Zoratzen ari
ote?
86 egun
aidean, eta ateak azkenean ireki dituzte.
Aldiz,
beldur naiz.
Zoramen
horren menpe geratuko ote naizen beldur.
Edozer
gauza dela ere haserretuko naizen beldur.
Arduraz jokatuko ote ez dudan beldur.
Ordea, eskubideak ditudala denen ahotan.
Egia non?
Ez dut ezer gutxi ulertzen
baina ni berdin jarraitzen dut, salduta.

![About [span]me[/span]](https://static.diariovasco.com/www/multimedia/202009/24/media/cortadas/58502174--624x406.jpg)
0 comments